Gainzuri ikastetxea

Gainzuri ikastetxea
Zumarraga – Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da gurea. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak egiteko aukera dago.

miércoles, 16 de marzo de 2011

Ikastetxeko ikurra


Eskolak badu identifikazio ikurra: TRIKUA, bi eraikinetako sarreteretan ikus dezakeguna eta eskolako  jaietan (Olentzero egunean, Ihauterietan, San Juan Suan...) bizitza hartzen duena.
Hona hemen bere gure ereserkia:

Irakasle Ikasle ta baita guraso
Eskola dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.
Elkarrekin gustora
jolasean jardun
loturak estutzea
denon eginkizun
azal desberdineko
makina bat lagun
Urretxu-Zumarragan
abestu dezagun
Gainzuriko eskolan
guztiok euskaldun.
Irakasle Ikasle ta baita guraso
Euskara dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.
Horrela nahi genuke
segi luzaroan
har dezagun trikuak
esana gogoan
irakasle ikasle
gurason ondoan
gehien maite gaituzten
horien alboan
trikuaren altzoan
famili giroan

No hay comentarios:

Publicar un comentario