Gainzuri ikastetxea

Gainzuri ikastetxea
Zumarraga – Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da gurea. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak egiteko aukera dago.

martes, 17 de mayo de 2011

MATEMATIKA JOLASA



                                        Hau gure izartxoa da, eta bera izango da oraingoan zuen matematiketako irakaslea!!! Jolas honetan batuketa desberdinekin topo egingo duzue...ea hauek ebazteko kapazak zareten!!!                      

(jolastu nahiz gero, klikatu beheko linkean)


miércoles, 4 de mayo de 2011

EGUN EZBERDINETAKO ARGAZKIAK

   Nahi al dituzue zuen eta zuen lagunen argazkiak ikusi? Hala bada klikatu hemen behean!!!

(Bertan sartzean, aurkezpena ikusteko, goian eskuma aldean "start presentation" jartzen duen botoia klikatu)

martes, 3 de mayo de 2011

ELIKAGAIEN MUNDUA



     Elikagaien munduan murgildu nahi baduzu...hona hemen jolas apropos eta dibertigarriak!!!

Goian proposatutako jolasen ariketak pantaila osoan ikusi nahi badituzu, beheko linkean klika ezazu:


http://gurelanak.webcindario.com/puzzleaindex.htm

AIKUR MUSEOA

     Ikastetxeko ume guztiak txango bat egingo dute Urretxuko erle museoa ezagutzeko. Bertan, hauen bizimoduaren berri izango dute.

Museo honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu beheko linkean:

http://www.aikur.com/



ASTEBURU HONETAN JOLAS DESBERDINAK EDUKI DITUGU ADIN DESBERDINETAKO HAURRENTZAT

     Asteburuan zehar izango dugu umeentzako esparru berezi bat. Hantxe, gaztelu puzgarri, bide-hezkuntza pista bat eta bai marrazteko, bai margozteko apropos leku apaindurik monitoreak babestutako leku bereziak topatuko ditugu.

ZUMALAKARREGIKO TRIBIALA

     Orain dela hilabete bat Zumalakarregi museora joan ginen. Hemen ariketa desberdinak jorratu genituen, tribiala izan zen arrakasta gehien izan zuena:

http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/hezkuntza/online-jokoak

lunes, 28 de marzo de 2011

IKT (HEZKUNTZA BERRITZEKO AITZAKIA) Maialen Carrillo

Hemen agertzen den mapa kontzeptual hau, mondragon aldizkaritik hartuta dago. Hemen IKT-ak lantzen dira, honen barruan 4 atal desberdin agertzen dira:



miércoles, 23 de marzo de 2011

LANDA-EREMUKO ESKOLAK Edurne Aldasoro


Mapa kontzeptual honetan, landa-eremuko eskolei buruzko artikulua lantzen dugu. Artikulua, mondragon unibertsitateko aldizkari digitaletik aterata dago eta ondorengo helbide elektronikoan aurki daiteke:
Bertan, landa-eskolak mundura hurbiltzeko egiten ari diren lanari buruz hitz egiten du.

martes, 22 de marzo de 2011

INFORMATIKA HEZKUNTZAN Amaia Urizarbarrena

Kontzeptu mapa honetan, Informatika hezkuntzan artikulua lantzen da. Hau, Hik Hasi aldizkariko orrialdetik hartuta dago:  


Bertan, informatikak hezkuntzan duen garrantzia azaltzen da. Era berean, eskolan informatika lantzeko bideak eskeintzen ditu.

miércoles, 16 de marzo de 2011

Tanborrada

IKASTETXEKO WEB ORRIA

Honako hau da web orria

http://www.gainzuri.net/

Ikastetxeko ikurra


Eskolak badu identifikazio ikurra: TRIKUA, bi eraikinetako sarreteretan ikus dezakeguna eta eskolako  jaietan (Olentzero egunean, Ihauterietan, San Juan Suan...) bizitza hartzen duena.
Hona hemen bere gure ereserkia:

Irakasle Ikasle ta baita guraso
Eskola dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.
Elkarrekin gustora
jolasean jardun
loturak estutzea
denon eginkizun
azal desberdineko
makina bat lagun
Urretxu-Zumarragan
abestu dezagun
Gainzuriko eskolan
guztiok euskaldun.
Irakasle Ikasle ta baita guraso
Euskara dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.
Horrela nahi genuke
segi luzaroan
har dezagun trikuak
esana gogoan
irakasle ikasle
gurason ondoan
gehien maite gaituzten
horien alboan
trikuaren altzoan
famili giroan

Gainzuri ikastetxea

Zumarraga – Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak eskaintzen dira.

Zumarraga eta Urretxu, Guipuzkoa erdian kokatutako bi herri dira. Hurbilekoak ez direnak sarri nahasten dituzten herriak dira, Urola ibaiak soilik banantzen baititu.