Gainzuri ikastetxea

Gainzuri ikastetxea
Zumarraga – Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da gurea. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak egiteko aukera dago.

lunes, 28 de marzo de 2011

IKT (HEZKUNTZA BERRITZEKO AITZAKIA) Maialen Carrillo

Hemen agertzen den mapa kontzeptual hau, mondragon aldizkaritik hartuta dago. Hemen IKT-ak lantzen dira, honen barruan 4 atal desberdin agertzen dira:



miércoles, 23 de marzo de 2011

LANDA-EREMUKO ESKOLAK Edurne Aldasoro


Mapa kontzeptual honetan, landa-eremuko eskolei buruzko artikulua lantzen dugu. Artikulua, mondragon unibertsitateko aldizkari digitaletik aterata dago eta ondorengo helbide elektronikoan aurki daiteke:
Bertan, landa-eskolak mundura hurbiltzeko egiten ari diren lanari buruz hitz egiten du.

martes, 22 de marzo de 2011

INFORMATIKA HEZKUNTZAN Amaia Urizarbarrena

Kontzeptu mapa honetan, Informatika hezkuntzan artikulua lantzen da. Hau, Hik Hasi aldizkariko orrialdetik hartuta dago:  


Bertan, informatikak hezkuntzan duen garrantzia azaltzen da. Era berean, eskolan informatika lantzeko bideak eskeintzen ditu.

miércoles, 16 de marzo de 2011

Tanborrada

IKASTETXEKO WEB ORRIA

Honako hau da web orria

http://www.gainzuri.net/

Ikastetxeko ikurra


Eskolak badu identifikazio ikurra: TRIKUA, bi eraikinetako sarreteretan ikus dezakeguna eta eskolako  jaietan (Olentzero egunean, Ihauterietan, San Juan Suan...) bizitza hartzen duena.
Hona hemen bere gure ereserkia:

Irakasle Ikasle ta baita guraso
Eskola dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.
Elkarrekin gustora
jolasean jardun
loturak estutzea
denon eginkizun
azal desberdineko
makina bat lagun
Urretxu-Zumarragan
abestu dezagun
Gainzuriko eskolan
guztiok euskaldun.
Irakasle Ikasle ta baita guraso
Euskara dezagun jaso
Trikua-Gaizuri Gainzuri-Trikua
Bikote perfektua.
Horrela nahi genuke
segi luzaroan
har dezagun trikuak
esana gogoan
irakasle ikasle
gurason ondoan
gehien maite gaituzten
horien alboan
trikuaren altzoan
famili giroan

Gainzuri ikastetxea

Zumarraga – Urretxun dagoen ikastetxe publiko bakarra da. Bertan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak eskaintzen dira.

Zumarraga eta Urretxu, Guipuzkoa erdian kokatutako bi herri dira. Hurbilekoak ez direnak sarri nahasten dituzten herriak dira, Urola ibaiak soilik banantzen baititu.